XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta honela bukatzen da editoriala: .

Nola ulertu batasun hori?.

Ez da aldizkarian zehazten; dena dela, herrialde bakoitzari bere nortasuna aitortzen dio Jakin-ek: explizitoki Ipar Euskal Herriari dagokionez, eta inplizitoki beste herrialdeei dagokienez, bakoitzari zenbaki berezi bana eskaintzen dienez.

Hala ere, probintzialkeriatik oso urruti dabil Jakin.

Joera politikoari dagokionez, Jakin abertzaleen munduan kokatzen da: areago, azken hogei urteetan indartu den abertzaletasun berriaren munduan, gehiago zehaztu gabe, printzipioz behintzat. .

Hor printzipiozko baieztapen bezala ematen dena, Nafarroari buruzko zenbakiko editorialean konkretuago erabiltzen da, herrialde horren historia eta oraingo egoera interpretatzean: hau da, : biak batean hartuz interpretatzen da Nafarroaren egoera.

Oraindik argiago formulatzen da 2. zenbakiko editorialean, Herrien iraultza izendaturikoan: ; eta Europa mailan esaten den hau, Euskal Herriari dagokio bereziki: ; izan ere, iraultzak alderdi sozio-ekonomikoa eta etniko-kulturala batu eta elkartu egiten bait ditu (ik. 8. or.).